XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andere Gandhi Indiarat itzuli

Bere munduko itzuli luzea eginik, andere Gandhi.

Indietako lehen minixtroa berriz ere herrirat bildu da.

Hatxemanen du han ere zer egin: guziz Pakiztanarekin betiko gerla-beldurra, eta bere lurretan miliunka ihesi jinak dituen Bengalitarrak.

Frantzian eta Alemanian egin dituen bisitetan, Pompidou eta Willy Brandt bi buruzagien ganik ardietsi du hauk letra bat igor zezoten Yahia Khan Pakiztaneko buruzagiari.

Berak ere, dionaz solasta lezake berdin Pakiztaneko lehen auzo hori, hautsi-mautsi zerbaiten elgarrekin biltzeko.

Kanpo erresumek aldiz, eta bereziki Frantziak, iduri dute ari dutela onhartzen ez dutela hola Pakiztanari arma igortzen ari behar.

Egia-erran, balukete herri-alde gaixo hek armak baino beharragorik.

Bainan zoin luze alde hartaraino jatekoaren igortzea! Zuez-eko ur-artea kondenatua izanez, Afrika guzia itzulikatu behar.

Arma direlarik igortzeko zaluago hatxemaiten dute hauk bidea.

Halere Andre Gandhik ez baitu bere itzuli hortan, agerian bederen, bake solasez besterik ibili, agian, beretzat eta munduarentzat ez ahal du bidaia hori alferretan egina izanen.